logos

Eskualdeko Energia-planari ekarpenak egiteko partaidetza saioak


Oarsoaldea eskuadeko Garapen Agentziak Azaroaren 17an, 21ean eta 22an banakako herritarrei zein sektore zehatzei zuzendutako parte-hartze bilerak antolatu ditu.

Oarsoaldea eskualdeko Garapen Agentziak (Oarsoaldea, B.A.) Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalen sozietate publikoa denak, 2015 urtean eskualde mailako diagnostiko energetikoa eta Oarsoaldeko Energia-plana diseinatu zituen, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan.

Garapen Agentziak Oarsoaldeko Energia-planaren edukia eskualdeko eragile ezberdinei aurkeztu eta euren ekarpenak jasotzeko asmoz, parte-hartze saio ezberdinak antolatu ditu:

Bombilla energía

  • Gizarte-eragileei zuzendutako partaidetza-saioa: azaroaren 17an, 18:30tan, Errenteriako Reina Aretoan (Xenpelar kalea, 2). 
  • 1. Sektoreko nahiz zerbitzuen sektoreko eragileei zuzendutako partaidetza-saioa (nekazariak, abeltzainak, dendak, taberna eta jatetxeak, etab.): azaroaren 21ean, 15:00etan, Oarsoaldea Garapen Agentziako Oiartzungo egoitzan. 
  • Eraikuntza-sektoreari eta industria-sektoreari zuzendutako partaidetza-saioa: azaroaren 22an, 15:00etan, Oarsoaldea Garapen Agentziako Oiartzungo egoitzan.  

Aipatu parte-hartze saioetara bertaratu nahi duten herritar edo eragileek horren berri eman behar diote Oarsoaldea garapen agentziari. Horretarako, posta elektroniko bat bidal dezakete alasarte@oarsoaldea.eus helbidera edo 943 492 215 telefono zenbakira dei dezakete.

Bileretan parte hartzerik ez duten pertsonek edo eragileek www.oarsoaldea.eus web gunean dagoen parte-hartze galdetegia betetzeko aukera ere badute. Hala eginez gero, galdetegia osatu eta Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziara bidaltzeko ezarri den epemuga abenduaren 1a da.

Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziak kontratatutako Izadi 21 enpresa eskualdeko etxebizitzetara egiten ari den energia-azterketak Oarsoaldeko Energia-planaren baitan kokatzen dira. Ildo honetan, herritarrak animatzen ditugu bisiten berri izanez gero, horietan parte hartzera, euren etxebizitzetako energiari buruzko datu interesgarriak biltzeko eta energiaren aurrezpena nahiz eraginkortasun energetikoarekin zerikusia duten etorkizuneko lan-ildoak ezartzeko balio baitute. Honen inguruko informazioa gehigarria nahi duenak, Izadi 21 enpresara dei dezake (943 492 215).