logos

Legezko oharra


Abenduaren 13ko 15/1999 Datu pertsonalak babesteko Lege Organikoaren 15. artikuluak erabakitzen duenari jarraituz, (hemendik aurrera DBLO), IZADI 21 enpresak (hemendik aurrera, INGURU 21) adierazten dizu INGURU 21 empresaren ardurapeko fitxategi batean jasoko direla hauek: alde batetik, gure erregistro elektronikoko edozein formulario bete ondoren, eman dizkiguzuen datu pertsonalak; bestalde, INGURU 21 enpresak nabigatu, kontsultatu, eskatu edo edozein zerbitzu edo produktu kontratatu ondoren, eskuratzen dituen datuak, eta bai eta INGURU 21 web orriaren bitartez egindako edozein hitzarmen edo eragiketa ere.
Oro har, ematen dizkiguzun datu pertsonalak zure informazio eskaerak erantzuteko ez ezik, INGURU 21 enpresaren ekintza, produktu eta zerbitzuen berri emateko ere erabiliko dira. Hori edozein baliabideren bitartez egingo da, bai eta baliabide elektronikoak erabilita ere. Horretaz gain, izena eman duten erabiltzaleen datu pertsonalak zuk eskatutako produktuak eta zerbitzuak erregistro formularioan adierazi dituzun lehentasunetara egokitzeko erabiliko dira.

Erregistro elektronikoko edozein formulariotan azaltzen diren bete beharreko hutsuneak betetzen ez badituzu, litekeena da INGURU 21 enpresak eskaerari ez erantzun ahal izatea.

Zure datu pertsonalak sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta erabil daitezen eragozteko eskubidea izango duzu, Legeak xedatutako termino eta baldintzetan, INGURU 21 enpresara idatzi bat bidali ondoren.

INGURU 21 enpresak zure datuak isilpean gordetzeko hitza ematen du, eta, horretarako,
segurtasun tekniko eta antolakuntzako beharrezko neurriak ezarri ditu, aipatu datuak aldatu, galdu, edota baimenik gabeko sarrerarik izan ez dezaten; izan ere, arriskuan daude datu horiek teknologiaren egoeragatik eta datuen berauen izaeragatik, giza eraginez zein ingurumen fisiko edo naturalaren eraginez.