logos

Berriak

2016/17 ikasturteko Udal-foroa ospatu dute Lezoko ikasleek


Udal-foroa Lezo 20170608

Aurreko urteetako ohiturarekin jarraituz, Lezoko Herri Eskolako, Lezo Institutuko eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasle zein irakasleen ordezkariak 2016/2017 ikasturteko amaierako Eskolako Agenda 21en azken topaketan izan dira Mugikortasun Iraunkorraren inguruan landutako proposamenak aurkezten.

Aurten, Mugikortasun Iraunkorra izan dituzte ardatz, esparru ezberdinak jorratuz: ikastetxerainoko bidea egokia den, toki batetik bestera mugitzeko oztopo arkitektonikoak badiren, gurpildun aulkian doazen pertsonentzako eta itsuentzako Lezoko kaleak egokituta ote dauden, etab. Ikasturtean zehar egindako lan horren zati nagusia bi planotan irudikatu dute: Lezoko Puntu Ilunen Mapa eta Lezoko Irisgarritasun Gabezien Mapa izenekoak.

Eskolarteko Forotik Udalbatzara

Ekainaren 6an ospatutako Eskolarteko Foroan ikastetxeetako ordezkariek ikasturtean egindako lanketaren ondorio diren konpromisoen eta Udalari aurkeztu dizkioten eskaeren zerrendak lehenetsi zituzten. Horrez gain, Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten eragileen (ikasleak, irakasleak, irakasle ez diren eskolako langileak, gurasoak, Udala) partaidetza nolakoa izan den adostu zuten.

Orokorrean, ikasleek, gurasoek eta irakasle ez diren ikastetxeko langileek programan izan duten inplikazio-maila eta partaidetza egokia izan dela baieztatu dute. Eskolako Agenda 21en gaian irakasleen eta Udalaren parte hartzea, aldiz, apur bat hobetu beharko litzatekeela ikusi dute.

Ostegunean, berriz, ikastetxeetako ordezkariak Lezoko udaletxeko Udalbatza aretoan elkartu dira, ikasturtean zehar Mugikortasun Iraunkorraren inguruan egindako ekimenak azaldu eta Eskolarteko Foroan erabakitakoaren berri emateko. Ondorengoak dira ikasleek hartutako konpromisoak eta Udalari zuzendutako eskaerak:

  • Ikasleen konpromisoak: bizikletan doazenean beti kaskoa jantzita eramatea eta oinezkoak errespetatzea, mugikortasun iraunkorraren inguruan antolatzen diren ekimenetan parte hartzea, ibilbideetako seinaleztapenek dioena betetzea, etab.
  • Udalari zuzendutako eskaerak: bai Puntu Ilunen zein Irisgarritasun Gabezien mapan jasotako gabezia edo beharrei erantzuna ematea, Lezo-Donibane eta Lezo-Errenteria loturak oinezko eta bizikletentzako seguru bihurtzea, etab.

Amaitzeko, datorren ikasturtean, Eskolako Agenda 21 programan Zarata landuko dutela aurreratu dute.

 

Eskualdeko Energia-planari ekarpenak egiteko partaidetza saioak


Oarsoaldea eskuadeko Garapen Agentziak Azaroaren 17an, 21ean eta 22an banakako herritarrei zein sektore zehatzei zuzendutako parte-hartze bilerak antolatu ditu.

Oarsoaldea eskualdeko Garapen Agentziak (Oarsoaldea, B.A.) Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalen sozietate publikoa denak, 2015 urtean eskualde mailako diagnostiko energetikoa eta Oarsoaldeko Energia-plana diseinatu zituen, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan.

Garapen Agentziak Oarsoaldeko Energia-planaren edukia eskualdeko eragile ezberdinei aurkeztu eta euren ekarpenak jasotzeko asmoz, parte-hartze saio ezberdinak antolatu ditu:

Bombilla energía

  • Gizarte-eragileei zuzendutako partaidetza-saioa: azaroaren 17an, 18:30tan, Errenteriako Reina Aretoan (Xenpelar kalea, 2). 
  • 1. Sektoreko nahiz zerbitzuen sektoreko eragileei zuzendutako partaidetza-saioa (nekazariak, abeltzainak, dendak, taberna eta jatetxeak, etab.): azaroaren 21ean, 15:00etan, Oarsoaldea Garapen Agentziako Oiartzungo egoitzan. 
  • Eraikuntza-sektoreari eta industria-sektoreari zuzendutako partaidetza-saioa: azaroaren 22an, 15:00etan, Oarsoaldea Garapen Agentziako Oiartzungo egoitzan.  

Aipatu parte-hartze saioetara bertaratu nahi duten herritar edo eragileek horren berri eman behar diote Oarsoaldea garapen agentziari. Horretarako, posta elektroniko bat bidal dezakete alasarte@oarsoaldea.eus helbidera edo 943 492 215 telefono zenbakira dei dezakete.

Bileretan parte hartzerik ez duten pertsonek edo eragileek www.oarsoaldea.eus web gunean dagoen parte-hartze galdetegia betetzeko aukera ere badute. Hala eginez gero, galdetegia osatu eta Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziara bidaltzeko ezarri den epemuga abenduaren 1a da.

Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziak kontratatutako Izadi 21 enpresa eskualdeko etxebizitzetara egiten ari den energia-azterketak Oarsoaldeko Energia-planaren baitan kokatzen dira. Ildo honetan, herritarrak animatzen ditugu bisiten berri izanez gero, horietan parte hartzera, euren etxebizitzetako energiari buruzko datu interesgarriak biltzeko eta energiaren aurrezpena nahiz eraginkortasun energetikoarekin zerikusia duten etorkizuneko lan-ildoak ezartzeko balio baitute. Honen inguruko informazioa gehigarria nahi duenak, Izadi 21 enpresara dei dezake (943 492 215).

Lezoko ikasleekin mugikortasuna landuko dugu ikasturte honetan


Asteartean Lezo Institutuko, Lezo Herri-eskolako eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen ordezkaritza bat Lezoko udaleko Ingurumen-zinegotzi eta Ingurumen-teknikariarekin elkartu zen. Eskolako Agenda 21en Udal-foro honetako helburu nagusiak bi izan dira: batetik, joan den ikasturte amaieran ikasleek Udalari egindako eskaeren erantzuna jasotzea; bestetik, ikasturte honetako gaia zein izango den jakinaraztea, MUGIKORTASUNA.

Foro_escolar_Lezo16

GU ERE MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ALDE


Izadi 21en lantaldeko kideok lanera joateko garraiobide iraunkorrak erabili ditugu gaurkoan ere.

Izadi21_lanera_autorik_gabe

Irailak 22, "Autorik Gabeko Eguna" da mundu mailan eta berau lanera, ikastetxera, etab. egiten diren joan-etorrietan motordun ibilgailu pribatuaren alternatiba diren bestelako garraiobide batzuk erabiltzearen garrantziaz sentsibilizatzeko aukera paregabea da (garraio publikoa, oinez edo bizikletan egiten diren desplazamenduak, esaterako). Autorik Gabeko Eguna Europa mailan ospatzen den Mugikortasunaren Europako Astea izeneko sentsibilizazio-kanpainaren egun nagusia da.

 Informazio +: http://www.mobilityweek.eu/  edo 2016ko Mugikortasunaren Europako Astea

ESKOLAKO AGENDA 21, IKASTETXETIK UDALETXERA


Elikadura eta hondakinei buruzko eskaerak aurkeztu dituzte

Aurreko urteetako ohiturarekin jarraituz, Lezoko Herri Eskolako, Lezo Institutuko eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasle eta irakasleen ordezkariak 2015/2016 ikasturteko amaierako Eskolako Agenda 21en azken topaketan izan ziren.

Aurten, elikadura eta hondakinak izan dituzte ardatz, esparru ezberdinak jorratuz: hamaiketako egokia egiten duten, eskolako baratzea ondu dezaketen, azukre asko ala gutxi jaten duten, kaleak garbiak ala zikinak dauden, etab. 

Eskolarteko foroa 2016

Eskolarteko Forotik Udalbatzara

Eskolarteko Foroan ikastetxeetako ordezkariek ikasturtean egindako lanketaren ondorio diren konpromisoen eta Udalari aurkeztu dizkioten eskaeren zerrendak lehenetsi dituzte. Horrez gain, Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten eragileen -ikasleak, irakasleak, irakasle ez diren eskolako langileak, gurasoak, Udala- partaidetza nolakoa izan den baloratu dute.

Orokorrean, ikasleek eta irakasleek programan duten inplikazio-maila eta partaidetza egokia izan dela baieztatu dute. Eskolako Agenda 21en gaian irakasle ez diren eskolako langileen, Udalaren eta gurasoen parte hartzea, aldiz, apur bat hobetu beharko litzatekeela ikusi dute.

Lehengo ostiralean, berriz, ikastetxeetako ordezkariak Lezoko udaletxeko Udalbatza aretoan elkartu ziren, ikasturtean zehar elikadura eta hondakinen inguruan egindako ekimenak azaldu eta eskolarteko foroan erabakitakoaren berri emateko. Ondorengoak dira ikasleek hartutako konpromisoak eta Udalari zuzendutako eskaerak:

  • Ikasleen konpromisoak: hamaiketako osasuntsuarekin jarraitzea; otorduetan fruta eta barazki gehiago jatea; hamaiketako eta askaria, bilgarriekin beharrean, tupperretan eramatea; kaleak garbi mantentzea;...
  • Udalari zuzendutako eskaerak: herritarrei kaleko gaikako zaborrontzietan hondakinak nahastuta bota ez ditzaten eskatzea; eskolekin konpostaguneetara bisitak egiten jarraitzea, herritarrei erretzea txarra dela gogorarazi eta zigarro-muturrak lurrera ez botatzeko eskatzea;...

Amaitzeko, datorren ikasturtean, Eskolako Agenda 21 programan landuko den gaia mugikortasun iraunkorra izango dela aurreratu dute. 

OLAZAR-LORBIDE IBILBIDEAN BARRENA LEZO HERRI-ESKOLAREKIN


Lezoko Eskolako Agenda 21en baitan, Olazar – Lorbide ibilbidea ezagutu dugu Herri-eskolako Lehen-hezkuntzako 5. mailako ikasleekin. Kattagorriek jandako pinaziak, lehen sektorea, zuhaitzak ezberdinak, ur-kontsumoak, ibilbide osasuntsua, konposta, …

Ufa, gauza mordoa ikusi eta ikasi dugu!

Lezo Herri Eskola y el camino de Olazar-Lorbide

ERRENTERIAKO HONDAKINEN ORDENANTZA BERRIA OSATZEKO SUPERMERKATUEKIN ELKARTU GARA


Asteartean ekin dio Udalak Hondakinen Udal-ordenantzaren berrikuspen prozesuari lotutako bilera sortari eta, elkartzen lehenak supermerkatuak izan dira. Oso bilera interesgarri eta positiboa izan da!

Hurrengo asteetan beste hiru saio aurreikusita ditugu Errenteriako eragile hauekin:

  • Maiatzaren 16an, elkarte gastronomikoekin.
  • Maiatzaren 23an, fruta eta barazki dendekin.
  • Maiatzaren 30ean, taberna eta jatetxeekin.

Supermercado Alcampo/Alcampo supermerkatua

HAURTZARO IKASTOLAKO IKASLEAK LEKUNGARAI BASERRIAN


Haurtzaroko ikasleak Lekungarai baserrian

Haurtzaro Ikastolako Haur-hezkuntzako ikasleekin izan gara Oiartzungo Lekungarai baserrian. Amaiak ardi esnea nola egiten duten erakutsi digu eta Nikolasek gazta dastatzeko aukera eman digu.

Ummmm, zeinen ona! Mila esker Amaia eta Nikolas!

Jardueraz betetako hilabetea dugu Lezoko Eskolako Agenda 21en


Lezo Herri-eskola, Lezo Institutua eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleekin natura-ibilbideak eta elikadura-tailerrak burutuko ditugu apirilean

Ikasturte honetan Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programaren barruan Lezoko ikastetxeek Elikadura eta Hondakinak dituzte ardatz. Horri lotuta, haur-hezkuntzatik hasita, adin ezberdinetako ikasleekin zenbait tailer burutuko ditugu. Herri-eskolako Lehen-hezkuntzako 2. mailakoak izan dira lehenak, zentzumenen tailerrean. Ostiralean, berriz, Lizeoko Haur-hezkuntzako 5. mailako ikasleekin izango gara zentzumenekin jolasean. 

Lezoko ibilbide pedagokioetan barrena 

Udalak urte honetan estreinatu ditu herriko natura eta ingurunea, kirola eta osasunarekin uztartzeko ibilbide pedagogikoak: Xoxolurra – Alarguntza; Olatzar – Lorbide; eta Altamira – Bordatxo. 2011-12 ikasturtean, Eskolako Agenda 21 programaren barne Bioaniztasunaren gaia landu genuela, eta gaia, ordutik hona, eskolan lantzen jarraitu dugula baliatuz, Lezoko ikasleekin ibilbide horiek ezagutzeko irteerak burutuko ditugu: 

  • Pasaia-Lezo Lizeoko Lehen-hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleekin Altamira – Bordatxo ibilbidea ezagutzeko irteera bana egingo dugu apirilaren 18an eta 22an.
  • Institutuko ikasleekin, berriz, apirilaren 20an aterako gara Altamira - Bordatxo ibilbidea ezagutzera.
  • Herri-eskolarekin maiatzean egingo dugu Olatzar – Lorbide mendi-txangoa Lehen-hezkuntzako 5. mailako ikasleekin.