DIAGNOSIA ETA ESTRATEGIA
Gernika-Lumoko babesleku klimatikoak aurkeztu ditugu
Otsailaren 5ean udalerriko babesleku klimatikoen sarean sartuta dauden guneak ezagutzera eman zitzaizkien bertaratu ziren herritarrei. Guztira 46 izan dira 2025 urtean zehar egindako landa-lanari esker eta herritarrek egindako proposamenei esker babeslekuen sarean Udalak barneratu dituen tokiak:
- 36 gune kanpoko babesleku moduan izendatu dira.
- 6 barruko babesleku gisa izendatu dira
- 4 gunek momentuz ez ditu babesleku moduan izendatzeko baldintzak betetzen baina zenbait hobekuntza gauzatuz gero, babesleku izatera irits daitezkeela uste da.
Gernika-Lumoko babesleku klimatikoen sarea maiatza eta urria bitartean zehar egongo da martxan eta arreta berezia jarriko da eguneko ordu nagusietan, arrisku termikoa handiagoa denean.
Gernika-Lumoko Klima-aldaketa Arintzeko eta Klima-aldaketara Egokitzeko Plan Integratuan jasotako ekintzekin bat dator (zehazki, klima-aldaketaren inpaktuetako bati -bero-boladek giza osasunean duten eragina- aurre egiteko balio duen egokitzapen ekintzetako bat da). Izan ere, Klima-aldaketaren ondorioz, bero-boladak eta muturreko tenperaturak gero eta ohikoagoak dira, eta horiek arriskuak sortzen dituzte herritarron osasunean eta ongizatean.
Babesleku klimatikoek honako abantailak dituzte:
- Konfort termikoa eskaintzen dute.
- Bero handiko egunetan zabalik egoten dira.
- Doakoak eta irisgarriak dira herritar guztientzat.
Proiektua URBAN KLIMA 2050 izeneko klima-aldaketa arintzeko eta/edo klima-aldaketari egokitzeko proiektu integratuan kokatzen da.
Informazio gehiago: https://www.gernika-lumo.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20260205-una-red-de-46-refugios-climaticos-en-gernika-lumo-para-proteger-a-la-ciudadania-frente-al-calor-extremo.aspx
Infografia: https://www.gernika-lumo.eus/es-ES/Servicios/Medio-Ambiente/Documents/20250924-infografia.pdf


