HEZKUNTZA
Goazen Zarauzko Merkatura!
Azaroaren 20tik 28ra, Zarauzko lehen-hezkuntzako 3. Mailako ikasle-talde ezberdinekin merkatura hurbildu gara elikadura ekologikoari buruzko erakusketa modu dibertigarrian ezagutzera, azokan udazkenean topa ditzakegun elikagaiekin etxean prestatzeko moduko errezetak proposatu eta aukeratzera, eta azkenik, Zarauzko merkatuan postua duten baserritarren produktuak erostera.
Azkenik, eskolara gauza mordoarekin itzuli gara! Azokan erositako bertako eta garaiko elikagai-sorta, errezeten liburuxka eta azokako detektibearen urrezko koilara.
Hurrengo ikasturtean ere elkar ikusiko dugulakoan… on egin!!!



