DIAGNOSIA ETA ESTRATEGIA

Klima eta Energiari buruzko Tokiko Planaren osaketarako “Bergara 2030 Bizi Energia” prozesua abiatu dugu

Bergarako Udalak Klima eta Energiari buruzko Tokiko Plana osatzeko lanak esleitu dizkigu. Horretarako, Bergara 2030 Bizi Energia prozesua abiatu dugu.

Bi ildo nagusi izango ditu Planak: klima-aldaketaren arintzearen alorra alde batetik, eta klima-aldaketari egokitzea bestetik. Ekintza-plana osatzeko, honako sektoreak hartuko dira aintzat:

  • Klima-aldaketa arintzeko alorrean (energiari lotuta): udala, etxebizitzak, zerbitzuak, mugikortasuna eta garraioa, hondakinak eta industria.
  • Klima-aldaketara egokitzeko alorrean lurraldearen erresilientzia eta arriskuen kudeaketarekin lotuta: natura-ingurunea, hiri-ingurunea eta azpiegiturak, jarduerak, osasuna eta babes zibila.

Hamar hilabetetan burutuko dugun proiektu hau lau fasetan garatuko dugu:

  1. Diagnosi fasea.
  2. Estrategiaren formulazioa fasea.
  3. Ekintza-planaren osaketa fasea.
  4. Ebaluaziorako eta jarraipenerako estrategia diseinatzeko fasea.

Prozesu honetan herritarrekin zein herri-eragileekin partaidetza saio ezberdinak antolatzeaz gain, Bergarako Klimaren eta Energiaren hamabostaldia ere antolatuko dugu.

Honekin guztiarekin Bergarako Udalaren helburua da, 2030. urterako berotegi efektuko gasen isurketak %40 murriztea, Europan jarritako helburuarekin bat eginez. Era berean, klima-aldaketaren murrizketa eta egokitzapena bultzatzeko ikuspegi partekatu bat hartzeko ekintzak definitzea, eta klima-gobernantzan aurrerapausoak ematea ezinbestekotzat jotzen du. Izan ere, Udalak argi du mundu mailako klima-larrialdiari erantzuteko beharrezkoa dela herrietan ere neurriak hartzea.

TEL: +34 943 903 402
EMAIL: info@izadi21.eus

Lasala Plaza, 3
Solairuartea, ezkerra-B
20.003 Donostia
Gipuzkoa

TEL: +34 943 903 402
EMAIL: info@izadi21.eus

Lasala Plaza, 3 Solairuartea, ezkerra-B
20.003 Donostia Gipuzkoa

TEL: +34 943 903 402
EMAIL: info@izadi21.eus

Lasala Plaza, 3 Solairuartea, ezkerra-B
20.003 Donostia Gipuzkoa

© Izadi 21, 2025. All rights reserved | by Marmarru Studio

© Izadi 21, 2025. All rights reserved
by Marmarru Studio