Udalsarea 2030

Udalsarea 2030, 20 urte zurekin

Udalsarea 2030ek 20 urte bete ditu Euskadiko udalerrietan eta eskualdeetan Garapen Jasangarria sustatzen.

Ibilbide horretan guztian zuen partaidetza eta lankidetza ezinbestekoa izan da. Hori dela eta, tokiko jasangarritasun politiken esparruan zure udalaren/eskualdearen inguruko informazio laburra jaso nahi dugu, sareko urteurrena ospatzeko ekitaldian balioan jarriko den informazio gisa (2022ko irailaren 12an, Tabakaleran (Donostia/San Sebastián).

Horretarako, galdetegi xume hau osatzea eskertuko genizuke, abuztuaren 15a baino lehen.