2030 Agenda
Izadi 21
Iraunkortasun-zerbitzua ematen duen aholkularitza
2006an sortutako ingurumen-aholkularitzako enpresa, garapen iraunkorraren aldeko tokiko eta lurralde mailako ekimenen arloan ibilbide luzea duena.
Enpresako lan-talde profesionalaren filosofia iraunkortasun-prozesuetan inplikatutako eragile sozioekonomikoen arteko lankidetzan oinarritzen da.

2030 Agendari begira
Diziplina anitzeko taldea dugu, ikuspuntu teknikotik tokiko garapen iraunkorrerako proiektuak zein lurraldearen ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-kudeaketan aldaketa positiboa lortzera bideratutako plan estrategikoak diseinatu eta gauzatzeko, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendarekin bat etorriz.

Zer egiten dugu
Gure zerbitzuak
Komunikazioa
eta sentsibilizazioa
Gure ingurunea hobetzeko eta gizarteko sektore ezberdinen beharretara egokitutako kalitatezko espazioak diseinatzeko komunikazio-jarduerak garatzen ditugu.
hezkuntza
ingurumena
Herritarrekin batera, garapen iraunkorraren alde lan egiteko beharrezkoak diren tresnak diseinatu eta dinamizatzen ditugu.
Kudeaketa
Ingurumen-
Gure bezeroen proiekzioa hobetzen duten ingurumen arloko jardueren, proiektuen eta programen koordinazioaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzen gara.
Diagnosia
eta estrategia
Tokian tokiko errealitatea aztertuz, inplikatutako eragileen partaidetza bilatzen duen (erakundeak, elkarteak, hezkuntza-komunitatea, zientzia-komunitatea, etab.) eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datozen etorkizuneko estrategiak osatzen ditugu.
¿Zer berri?
Gaurkotasuna

Zorionak eta urte berri on!!!

Klima eta Energiari buruzko Tokiko Planaren osaketarako “Bergara 2030 Bizi Energia” prozesua abiatu dugu.
Bergarako Udalak Klima eta Energiari buruzko Tokiko Plana osatzeko lanak esleitu dizkigu. Horretarako, Bergara 2030 Bizi Energia prozesua abiatu dugu. Bi ildo nagusi izango ditu Planak: klima-aldaketaren arintzearen alorra alde batetik, eta klima-aldaketari egokitzea...

Udalarekin, herritarrekin eta gizarte-eragileekin osatu dugun 2030era begirako plangintza estrategikoa onartu berri du Bergarako Udalak
2021 urtearen hasieran abiatu genuen “Bergara 2030, egin herrixa” izeneko prozesua amaitu berri dugu. Bidean emandako urrats guztien (herri-bilerak, herri-diagnosia, gaikako lan-mahaiak, komunikazio euskarrien sortzea, etab.) ondorio den Bergara 2030 Plan Estrategikoa...