INGURUMEN POLITIKA

Gure aholkularitza enpresak DONOSTIAN kokatuta duen bulegoan, jarraian zerrendatzen diren askotariko ekintzak eskaintzen dizkie gure bezeroei:

– Herri-administrazioari, enpresa munduari nahiz hezkuntza arloari zuzendutako ingurumen-aholkularitza
– Garapen iraunkorrarekin harremana duten prozesuen koordinazioa eta jarraipena
Ingurumen hezkuntzako jardueren programazioa, diseinua eta garapena.
– Hirigintza iraunkorrari lotutako aholkularitza lanak.
– Bioaniztasunaren babesarekin zerikusia duten proiektu eta ikerketak gauzatzea.
– Ingurumen Kudeaketa Sistemaren diseinua, ezarpena eta jarraipena.
– Enpresen jardunean erosketa eta kontratazio berdearen irizpideak txertatzea.
– Herritarren partaidetza sustatzeko prozesu ezberdinen antolaketa eta dinamizazioa.
– Komunikazio eta sentsibilizazio kanpainen diseinua, antolaketa eta koordinazioa.
– Eskolako Agenda 21eko dinamizazio lanak.
– Tokiko Agenda 21eko laguntza teknikoa.
– Ingurumen-sentsibilizazio eta formakuntza ikastaroen bidez ematea (presentzialak edo on-line).

Azken urteotan gure enpresak izandako bilakaera positiboari esker, gure bezeroen gogobetetze maila altua lortu dugu. Etorkizunean ere enpresaren zerbitzuen kalitatea hobetzeko helburuarekin eta enpresaren jarduerak burutzen ditugun eremuan ingurumenaren babesa bermatze aldera, garapen ekonomikoa eta ingurumenaren babesaren arteko oreka lortu beharko genukeela jakin badakigu. Hori dela eta, gure gain hartu dugu kutsadura ekidin, natur baliabideak aurreztu eta baliabide horiek arduraz kudeatzeko ardura. Aldi berean, gure enpresaren funtzionamenduan ingurumen aldagaia barneratzeko konpromisoarekin bat egiten dugu, enpresaren ingurumen jokabidea egunetik egunero hobetzen joateko.

Gainerako gizarte jarduerekin gertatzen den eran, gure enpresak ere ingurumen inpaktuak sortzen ditu. Hori dela eta, enpresa jardueraren ingurumen arloko eraginak antzeman eta ebaluatzeko konpromisoarekin bat egin dugu eta gure langileei zuzendutako ingurumen arloko prestakuntza ikastaroak antolatuko ditugu, langileen eguneroko egitekoetan ere ingurumen aldagai barneratuz, enpresaren konpromisoa eguneroko jardunean isla dadin.

Ingurumen legedia betetzea baino haratago doan ingurumen arloko etengabeko hobekuntza lortzea izango da gure jomuga eta hori lortu asmoz, urtero ingurumen arloko helburu orokorrak, jomuga zehatzak eta jarduera programa definitu eta berrikusiko ditugu, lehen aipatu diren ingurumen inpaktuak murrizteko.

Gure enpresaren ingurumen politikarekiko adostasuna bermatze aldera, Izadi 21 (Inguru 21, S.L.) enpresaren zuzendaritzak ISO 14001 arauaren araberako Ingurumen Kudeaketarako Sistema ezarri du.

Onarpen-data: 2020-02-13

Zuzendaritza,