Guri buruz 

Izadi 21 taldea 

Edurne Simón

Edurne Simón

Natura maite dut eta, txikitatik, oso aktiboa izan naiz bertako fauna eta floraren defentsan eta babesean. Horrek ingurumen-zuzenbidean trebatzera bultzatu ninduen. Zorioneko sentitzen naiz nire lan-bizitza ingurumen-jasangarritasunarekin lotu ahal izan dudalako.

Irakurri gehiago

Duela gutxi fikziozko telesailak eta zinema oso gustuko ditudala jabetu naiz, batez ere etxekoekin ikusten baditut.

Aitor Gonzalez

Aitor Gonzalez

Geologoa formazioz, animaliak maite ditut, eta oso gustuko dut tokiko denda eta merkatuetan erostea. Haurrei gure eguneroko ekintzek ingurunean duten garrantzia erakustea gustatzen zait.

Irakurri gehiago

Zorte handia dut balore horiek bai erakundeetan bai gizartean txertatzeko lan egin ahal izateagatik.

Izugarri gustuko dut mendi tontorrera iritsi eta paisaia isilean gozatzeko unea. Egunsentian basoan entzuten diren soinuek ez dute preziorik. Sukaldea maite dut eta hurbileko jendearentzako platerak prestatzen gozatzen dut. Txikiekin kozinatzea esperientzia zoragarria da.

Maialen Ausin

Ingurumen-teknikari gisa dihardut. Askotariko gaiak lantzen ditut: mugikortasuna, hondakinak, adierazleak, tokiko nekazaritza, lizentziak, etab.

Irakurri gehiago

Naturaren eta animalien maitalea. Gizakiak planetan duen eraginaren jakitun naiz txikitatik. Ingurumena hobetzeko eta zaintzeko nire ekarpena egin nahi izan dut betidanik. Horregatik, nire motibazio nagusia ingurumen-arazoak aztertzea, konponbideak bilatzea eta horri buruz kontzientziatzea izan da. Askotariko gaiak lantzen ditut, hala nola: mugikortasuna, hondakinak, tokiko nekazaritza edo lizentziak.

Bidaiatzea gustatuko dut, eta kamerarekin unerik onenak islatzen gozatzen dut. Nire beste grinarik handienetako bat irakurtzea da, neure burua abstraitzeko eta milaka abenturatara eramateko duen gaitasunarengatik. Hori bai, nire pasioek ez lukete zentzurik izango nire familia eta lagunik gabe.

Oihane Arruabarrena

Ingurumen-teknikaria naiz. Ikastetxeei zuzendutako ingurumen-hezkuntzaz arduratzen naiz eta, hala behar duten proiektuetan, Informazio Geografikoko Sistema erabiltzen dut.

Irakurri gehiago

Txikitatik gustuko izan dut gure inguruko hiri- eta natura-paisaian murgilduz ezkutuko altxorrak topatzea; inguruko formak, koloreak, mugimenduak eta konposizioak argazkietan islatzea eta bertako usain, soinu, ehundura eta bibrazioak sentitzea. Tokiko bizitzaren arrastoak, erlazioak eta giza-zeinuak identifikatzen saiatzea ere atsegin dut. Motxila, argazki-kamera edo bizikleta hartu eta kanpoan orduak ematea dut gustuko, eguzki, euri edo elurra ari badu ere. Batez ere lagunekin eta senideekin bada.

Urteek aurrera egin ahala, konturatu naiz azken mendeetan pertsonen handinahikeriak paisaian, bere elementuetako bakoitzean eta, honenbestez gugan, pertsonengan eragindako kalteak ugariak eta sakonak direla. Hortaz, “Ingurumen-arazoa” gure egunerokotasunari eragiten dion gaia izaki, horiei buruz ikastera, konponbideak bilatzera eta gizartea horiei inguruan sentsibilizatzera bultzatu nau.

Gainera, eta aipatutakoen osagarri izanik, ezinbestekoa zait nire egunerokotasuna betetzen duten zaletasunei leku egitea: kirola egitea, sozializatzea, baratzean praktikatzea, irakurtzea, eskulanak egitea, marraztea, entzutea edo musika jotzea.

Ane mendazona

Mendira joatea gustuko dut, naturaz gozatzea eta hegaztiak behatu eta entzutea.

Irakurri gehiago

Arlo teknikoaren inguruko interesa eta ingurumenarekiko zein naturarekiko nuen lotura uztartu asmoz ikasi nuen Ingurumen-ingeniaritza. Urte batzuetan irakasle lanetan aritu ostean ingurumenaren arloan lan egiteko premia sentitu nuen, gustuko dudan horren inguruan trebatu eta aritzekoa.

judith arrondo

Betidanik izan dut interesa leku berriak ezagutzeko eta lurraldea aztertzeko, bai ingurumenaren ikuspegitik baita gizartearenetik ere.

Irakurri gehiago

Horregatik egin nintzen geografoa, lehenik, lurralde-plangintza eta ingurumen-kudeaketan espezializatua eta, ondoren, Geografia Informazio Sistemetan aditua. Gustura sentitzen naiz ingurumenaren zaintzan eta hobekuntzan lan egiten dudalako eta, honek, kontzientzian eragin ohi izan dit bizitzako egunerokotasuneko erabakietan.

Denbora librean yoga praktikatzea gustuko dut eta baita natura inguruetan zehar paseatzea ere.