Eibarko udalerrian kokatutako kanpoko eta barruko klima-aterpe posibleen azterketa, “aterpe klimatiko” gisa definitzeko baldintzak betetzen dituzten klima-aterpeen proposamena eginez, horien geolokalizazioa eta emaitzak Udalari eta herritarrei aurkeztea. Eibarko babesleku klimatikoen sare-proposamena 25 gunez osatuta dago, horietako 18 kanpoko aterpeak dira eta 8 barruko babeslekuak.
Proiektu honek Eibarko klima-aldaketaren eta energiaren tokiko planeko edukia betearazteko balio izango du, aipatu planeko ekintza honekin zerikusia baitu: 7.1.4. Ekintza à Bero-boladetan biztanle zaurgarriei baliabide gisa balio izango dieten hiri-eremu freskoak identifikatzea, egokitzea eta mantentzea (itzaldun plaza eta pasealekuak, iturriak, aire girotua duten espazioak, etab.