logos

Ongi etorri Izadi 21era (Inguru 21, S.L.)


Izadi 21 garapen iraunkorraren arloan tokian tokiko ekimenetan laguntza eta aholkularitza teknikoa eskaintzen duen enpresa da. Izadi 21 osatzen duten adituen lan filosofia iraunkortasunaren prozesuetan parte-hartzen duten gizarte eta ekonomia eragileen arteko elkarlanean oinarritzen da; administrazioa, tokiko zein udalez gaindiko elkarte eta entitateak, enpresak eta hezkuntza arloko eragileak batez ere. Horretarako, Izadi 21en jarduera eremua honako ekintza lerro nagusietan labur daiteke:  

  • Iraunkortasun prozesuei buruzko koordinazioa eta jarraipena.
  • Ingurumen hezkuntzako ekintzen programazioa eta diseinua.
  • Hiritarren partaidetza mekanismoen sustapena eta dinamizazioa.
  • Komunikazio eta sentsibilizazio kanpainen antolaketa, diseinua eta koordinazioa.

Izadi 21en enpresa dosierra (pdf)

Berriak

2016/17 ikasturteko Udal-foroa ospatu dute Lezoko ikasleek


Udal-foroa Lezo 20170608

Aurreko urteetako ohiturarekin jarraituz, Lezoko Herri Eskolako, Lezo Institutuko eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasle zein irakasleen ordezkariak 2016/2017 ikasturteko amaierako Eskolako Agenda 21en azken topaketan izan dira Mugikortasun Iraunkorraren inguruan landutako proposamenak aurkezten.

Eskualdeko Energia-planari ekarpenak egiteko partaidetza saioak


Oarsoaldea eskuadeko Garapen Agentziak Azaroaren 17an, 21ean eta 22an banakako herritarrei zein sektore zehatzei zuzendutako parte-hartze bilerak antolatu ditu.

Oarsoaldea eskualdeko Garapen Agentziak (Oarsoaldea, B.A.) Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalen sozietate publikoa denak, 2015 urtean eskualde mailako diagnostiko energetikoa eta Oarsoaldeko Energia-plana diseinatu zituen, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan.

Lezoko ikasleekin mugikortasuna landuko dugu ikasturte honetan


Asteartean Lezo Institutuko, Lezo Herri-eskolako eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen ordezkaritza bat Lezoko udaleko Ingurumen-zinegotzi eta Ingurumen-teknikariarekin elkartu zen. Eskolako Agenda 21en Udal-foro honetako helburu nagusiak bi izan dira: batetik, joan den ikasturte amaieran ikasleek Udalari egindako eskaeren erantzuna jasotzea; bestetik, ikasturte honetako gaia zein izango den jakinaraztea, MUGIKORTASUNA.

Sindikatu edukia