Lezoko Udalak 2006ko apirilean onartu zuen herriko garapen iraunkorraren aldeko I. Ekintza-plana eta, orduz geroztik, ekintza ezberdinak eraman ditu aurrera arlo ezberdinetan: natura-ondarearen lehengoratzea eta kontserbazioa, hondakinen gaikako bilketa, Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programa herriko ikastetxeetan martxan jartzea… 

 

 

 2006 urtean onartutako plangintza haren indarraldia agortuta, 2020 urtearen hasieran, Lezoko Udalak mundu mailan onartutako 2030 Agenda Lezoko errealitatera egokitzeko gogoeta prozesua abiarazi zuen, bere 2030 Agenda izateko erabakia hartuz.  

 

 

Plangintza horri heldu eta Lezo 2030 Estrategia osatu asmoz, Udalak Izadi 21 iraunkortasunerako aholkularitza enpresa kontratatu zuen. Eusko Jaurlaritzaren metodologian, aipatu estrategia osatzeko hiru fase nagusi definitzen dira: diagnosiaren osaketa, 2030 Planaren idazketa eta beronen etengabeko jarraipena. Baina Lezoko 2030 Agenda modu egokian ezarriko bada, herritarren parte-hartzea ere ezinbestekoa da. Hau, modu integratuan burutu behar da, aipatu fase bakoitzean txertatuz.

 

 

COVID-19ak prozesua osoa atzeratu badu ere, une honetan diagnosiaren behin behineko dokumentua osatua dago, udaleko eta eskualdeko teknikarien feedbacka jaso zain. Diagnosi hori udalerriko argazki bat da, 18 arloren inguruko informazioa barneratzen duena. Hortik abiatuz, herritarrekin Lezo 2030 Plana osatzeko lanak abiatuko dira. Horretarako guztirako, hainbat partaidetza mekanismo jarriko ditu Udalak abian:

 

  • Web Lezo 2030
  • Folleto y noticia en la revista municipal, para que las y los habitantes de Lezo conozcan el proceso Lezo 2030 y los Objetivos de Desarrollo Sostenible.
  • Infografía del proceso
  • Entrevistas con agentes del municipio.
  • Buzón municipal
  • Foros participativos.

 

 

Datozen urratsak

 

 

Aipatu bezala, datozen hilabeteotako erronka, diagnositik Lezo 2030 Estrategia idaztea izango da. Plan honek diagnosian identifikatutako eta herritarrek helarazitako beharrei erantzuna emateko 2030 urtera bitarteko plangintza izango da. Horretarako, Izan herrigile lelopean, 2021 hasieran estrategia horren osaketa-lanak abiatuko ditu Udalak, beti ere, Udal-politikak eta proiektuak NBEak ezarritako Garapen Iraunkorrerako Helburuak erdiesteko xedearekin.

 

 

Behin Lezo 2030 Estrategiak herritarrekin landu ondoren, Udalaren onespena jaso beharko du. Ondoren, urtez urteko jarraipena egingo zaio Planari, bere gauzatze-maila ezagutzeko eta, iraunkortasunerako adierazleen kalkuluaren bitartez, Lezo 2030 Estrategian jasotako jarduerak burutuz, herri iraunkorragoa lortzeko bide egokian ari garen ziurtatzeko.

 

 

Modu honetan, lurraldea, ingurumena, gizarte- eta ekonomia-garapenerako gidalerroa definituz, Lezo Udal-kudeaketa iraunkorra bermatuko duen Ekintza-plana duen Gipuzkoako lehen udalerrietako bat izango da, herritarrekiko konpromisoak modu gardenean islatuz eta hauen beharrak modu zuzenago eta parte hartzaileagoan aseaz.

 

 

Lezoko Agenda 2030 webgunea